Aurten lehenengo aldiz, gabonetako eta neguko merkealdirako
kanpaina bateratua aterako dugu Durangoko BERBARO,
Elorrioko BARRIKETAN, Zaldibarko EIXU, Iurretako
GEURIEN BAI eta Berrizko BERBIE euskera
elkarteek. Euskeraren normalizazioa helburu badugu, merkataritza
euskalduntzea pauso garrantzitsua dela deritzogu eta horretan
dihardugu, baina euskalduntze prozesu honetan merkatariak
eurak kontutan hartzeaz gain, oraingoan EROSLEA ere
inplikatu nahi izan dugu. Guztiok garelako erosle eta
eroslerik gabe ez dagoelako erosketarik, ez dago merkataritzarik.
Horregatik bultzatu, animatu, zirikatu nahi zaituztegu
zuok denok, erosleak zareten aldetik, eguneroko erosketak
euskeraz egitera, euskalduna izanik ere beti erderaz egin
dizun/diozun dendariari euskeraz berba egitera, dendaria
erdalduna dela jakinda ere dendara sartu eta egun on!
esatera... hitz gutxitan: eguneroko hartu-emanetan euskera
erabiltzera.
Kanpaina honetarako aukeratutako lema Poltsa bete
euskera(z) izan da; alde batetik, poltsa euskeraz
bete dezazuela nahi dugulako eta, bestetik, ekimen honekin
poltsa bete euskera lortu gura genukeelako.
Gaur bertan hasi eta abenduaren 17an eta 23an,
eta datorren urteko urtarrilaren 4an esku-orriak
banatuko ditugu denda inguruetan, bertan erosketak egiten
dabiltzanak sentsibilizatzeko asmoz. Era berean, lema
berdineko kartelak ere jarriko ditugu gure herrietako
kaleetan. Bost elkarteen elkarlanari esker posible izango
den kanpaina hau Abadiņo eta Apatamonasteriora ere zabaltzeko
asmoa daukagu.
Bukatzeko gogoratu, zuk ere poltsa bete euskera(z)!
BERBARO, BARRIKETAN, EIXU, GEURIEN BAI eta BERBIE
euskera elkarteak.
Kanpaina honetan parte hartu nahi baduzu, telefono hauetako
batera deitu:
BERBARO (Tel.946201918)
EIXU (Tel. 635717360)
BARRIKETAN (Tel.946231821)
GEURIEN BAI (618254796)
BERBIE (657710959)
|